Turismo arloko eragileak Igartubeiti Baserri Museoan

2019/02/14
Turismoaren sektorean lanean ari diren 55 lagunek Urola Garaiko eta Goierriko hainbat gune bisitatu dituzte, Igartubeiti Baserri Museoan bisita amaituz.

Bisita gidatuak eskaintzen dituzten profesionalak, hotela eta nekazal etxeetako arduradunak, jatetxeak... eta sektorearekin zer ikusia duten 55 lagunek, Beasaingo Igartza monumentu multzoa, Segurako hirigune historikoa,  Mirandaola burdinola eta Txillida Lantoki ezagutu ondoren, Igartubeiti Baserri Museora etorri ziren eguerdian. 

Bertan, Ezkioko Ostatuko Josu Landak prestatutako luntxa dastatu ondoren, Interpretazio zentroa eta baserria ezagutzeko aukera izan zuten. 

Turismo arloko eragileak Igartubeiti Baserri Museoan

Turismo arloko eragileak Igartubeitin