Udako eskaintza

2020/07/10
Paregabeko sagardo esperientzia bizi ezazu Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoan paregabeko sagardo esperientzia dastatu eta bizi daiteke. 

Igartubeiti baserrian barneratzean sagardoaren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetuko zara. Bere XVI. mendeko baserriak duela 500 urte bezala sagardoa egiteko gai den Euskadiko egurrezko dolare bakarra barne hartzen du.

Familian bazatoz, Martintxoren freskagarririk gustokoena ginkanaz gozatzeko aukera izango duzu, Igartubeitiko ingurunean zehar dauden froga dibertigarriekin Martintxoren edaririk gustokoena zein den ezagutu arte. 

Emakume ekintzaileak sagardogintzan aldi baterako erakusketan, XVI-XVIII mendeetako 5 sagardo ekoizle emakumeek beraien bizipenak kontatzen dizkigute.

Museoa bisitatzeko bi aukera dituzu, zure kabuz, QRak eskaneatuz edo bisita komentatua eginez. XVI. mendeko dolare-baserriaren bitartez, sagardoren kulturaz, tradizioaz eta giza balioaz jabetu zaitez. Bisita komentatuak ordutegi finkoetan izaten dira: 

  • 11:00 euskeraz
  • 12:30 gazteleraz
  • 17:00 eus/gazt

Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoarekin batera, Iraganera bidaia izeneko ibilbide bateratua eskaintzen dizugu. 2 museoetara bisita gidatuarekin  eta dastaketarekin (Idiazabal gazta, Goierriko sagardoa edo zukua). 

Ezagutu XVI-XVII. mendeetako nekazal bizitza eta aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta politiko garrantzitsuak XIX. mendean bidaia dinamiko baten bidez egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko. 

Hiru herri, bizitza bat, Iparragirreren ibilbidea ere baduzu aukeran. Aurten, Jose Mari Iparragirreren (1820-1881), jaiotzaren 200 urteurrena dela eta ezagutu ezazu XIX. mendeko landa inguruneko gizartea.

Bisitan etorri aurretik segurtasun neurriei buruz edo bestelako informazioari buruz kontsulta egin nahi baduzu klik egin hemen. 

2020ko programa deskargatu (PDFa)