XVI. mendeko izenak

2012/01/05 XVI. mendea
Domingo, Martin, Ana, Kattalin eta Maria ziren XVI. mendean modan zeuden izenetako batzu.

Sustatun Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean izenarekin argitaratutako albiste bati tiraka eta Igartubeitiko Interpretazio zentroan ikusgai dagoen 1630. Igartubeitiko biztanleak ikusentzunezko baterako Alberto Santana historigileak egindako ikerketaren arabera, baieztatu dezakegu garai hartan modan zegoen izenetako bat Domingo zela.

Ezkio-Itsasoko biztanleen artean, Domingo Arregi, Igartubeitiko baserritarra, Domingo Aranburu apaiza eta Domingo Irizar kapitaina daude.

Sustatuko albistean azaltzen den beste izenetako bati dagokionean, Martin Basagasti, ikazkina eta Martintxo Arregi haurra ditugu.

Emakumeen izenei erreparatuz, Ana Igartua zen Igartubeitiko etxekoandrea, Kattalin, Anaren alaba eta Domingo Arregiren emaztea eta Maria Salete errotariaren alarguna.