Igartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, batez ere ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan aritzen den Kattalin Kortabarriaren ahotsaren bitartez, jakiten dugu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zergatik sufritzen zuten.
Baserrien sorkuntzatik XIX. menderarteko bilakaeraren historia azaltzen duen narrazioa ikusten da, non Erdi Aroko baserrien egoera eta hiribilduen sorrera azaltzen den. Kattalinek, berriz, gogokoen zuten fruituari buruz, sagarrari buruz hitzegiten du eta dolarean, Igartubeiti baserriko bihotzean, sagarra zanpatuz, sagardoa, edaririk gustokoena, egiten zutela esaten du.
Igartubeitin dagoen habe-luzeko dolarearen funtzionamendua ezagutzera gonbidatzen gaitu. Horretarako Igartubeitiko Interpretazio zentrora hurbiltzea besterik ez duzu. Zatoz Igartubeitira.
Edukiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez adieraziko dira. Bisitak 45 minutu inguru irauten du.