Albisteak

Kalitatezko bideoak egiten ikasteko ikastaroa

2014/01/08 Ikastaroa

Fraisoro Eskolak, Hazirekin elkarlanean antolatua. Irakaslea Julieta Beltza, "Llévame al huerto" edukietako arduraduna da.

Sagardo Apurua Donostia 2013

2013/12/20 sagardoa

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Sagardo Apurua Donostia 2013 ekimena antolatu du. Bretxan izango da garai bateko sagardotegia, 2014ko Txotx garaiari Donostian hasiera emanez. Garai batean kupelak lehenengoz ireki eta dastatzeari deitzen zitzaion Apurua.

Zer gertatzen da Igartubeitin urrian eginiko zukuarekin?

2013/12/14 sagardoa

Urtero bezala burutu dugu Sagardo Astea aurtengoan ere. Hala ere, sagardoa ez da aste batean egiten den zerbait, eta hemen, Igartubeitin, Sagardo Astean lorturiko muztioari jarraipena egiten jarraitzen dugu.

"Sagardoa turismoan eta osteleritzan" jardunaldia

2013/12/10 Jardunaldia

Abenduaren 18an, Igeldoko Calonge sagardotegian, arratsaldeko 15:00etan.

Areago egitasmoa "Museos en la red digital" txostenean

2013/12/03 Aipamenak

Areago ondare berrikuntza egitasmoa Dosdocek argitaratu duen "Museos en la red digital" txostenean azaltzen da geolokalizazioan oinarritutako teknologi praktika ona gisa.

Nola ikusten gaituzte? Entzun dezagun merkatu turistikoa

2013/11/13 Jardunaldia

VIII. Turismo Jardunaldietan parte hartu du Igartubeitik urriak 30ean Elgoibarko musika eskolan.

#liburubatistoriobat egitasmoa

2013/11/07 Egitasmoak

Koldo Mitxelena Kulturuneak #liburubatistoriobat egitasmoa jarri du martxan.

Sagardo Astea

2013/10/08 Jarduerak

Aurtengo Sagardo Astea hastera doa, 12. edizio hau urriaren 10etik 18ra bitartean izango da.

Sagar uzta, sagarraren festa Astigarragan

2013/09/27 Jarduerak

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 27 eta 29an XIII. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin.

Emakume Garapen-Sortzaileen I. Biltzarra

2013/09/20 Biltzarra

Haurralde Fundazioa, Eraldatzen, Malen Etxea eta Hitzez elkarteek Emakume Garapen Sortzaileen I. Biltzarra antolatu dute urriaren 16a eta 19a bitartean Zumaiako alondegian

Nekazaritza Ekologikoaren Azoka Zerainen

2013/09/13 Jarduerak

19. izango da aurtengo edizioa, igandean, irailak 15ean.

Kizkitzako amaren eguna

2013/09/06 Ohiturak

Irailak, 8 igandean ospatuko da.

Sagar uzta

2013/08/14 Sagarra

Sagardo berria dastatzeko denbora asko falta den arren, prozesua urte osokoa izaten da. Laister sagarra biltzen hasi beharko da eta aurtengo uzta ez da handia izango, eguraldiak ez du orain arte asko lagundu

Igartubeiti Bilboko Radio Popularren

2013/08/01 Aipamenak

Iñaki Garcia Uribe kazetariak eta Iñaki San Juan antropologok bisitatu gaituzte. Iñaki Garciak Bilboko Radio Popularreko "Iñaki desde el estanco" izeneko irrati saioan Igartubeitira eta Urola Garaira egindako bisitaren berri eskaini du, tartean, bere amamaren eta Alfontso XIII erregearen gorabeherak.

Urretxuko Nekazaritza Ekologikoaren V. azoka

2013/07/18 Azokak

Uztailak 20an Euskal Herriko hainbat ekoizleren produktuak egongo dira Lizeoko jolastokian. Haurrentzako tailerrak ere izango dira.

Setien garaile

2013/06/11 Sagardotegiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko XII. Sagardo Lehiaketako sarietan. Altzuetak bigarren eta Urdairak hirugarren postua lortu zuten.

San Isidro eguna

2013/05/15 Baserria

Baserritarren zaindariaren egun hau Euskal Herriko herri askotan ospatzen da. Bertatik Bertara izeneko ekimen interesgarriaren aurkezpena eta Ormaiztegin antolatutako berriketaldia aipagai.

Bizi Sagardoa

2013/04/19 sagardoa

Euskal Herriko Sagardoaren Kultura eta Turismoa Sustatzeko elkarte berria sortu da.

XII. Sagardo Lehiaketa

2013/04/12 sagardoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Saria, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean 2013ko ekainaren 1ean ospatuko da.

‘Hondotik ondora’ itsas ondarearen inguruko jardunaldiak

2013/03/13 Itsas ondarea

Martxoaren 14a eta apirilaren 25a bitartean Pasaian eta Donostian burutuko diren jardunaldi hauetan itsas ondarea balioan jarri eta ezagutzera emateko hitzaldiak, bisita gidatuak eta liburu aurkezpenak eskainiko dira, guztiak doan.

Artxiboa