Sagardoa dastatzeko taldea eta dastalekua
Fraisoroko nekazaritza eta ingurumen laborategiak abian jarria, apustu sendoa eginez Gipuzkoan urtean 10 miloitik gora litro ekoizten eta garrantzi handia duen produktu horren kalitatearen eta errentagarritasunaren alde.
Peter Bohlin arkitekto ospetsua Euskal Herrian
Berak sortutako egurrezko eraikuntzengatik askotan saritua izan den arkitekto honek egurrezko diseinuaren inguruko tailerra eskaintzen ari da Nafarroako Unibertsitatean egun hauetan
Errota eguna Ataunen
2012ko abuztuaren 4an Errota Eguna ospatuko da Ataunen, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta.
Txalaparta
Azkenaldi honetan, informazio gehiago ikusten ari naiz komunikabideetan txalapartari buruz. Kalakan musika taldeak Madonnarekin abesteak eragina izan duela dirudi.
Turismo eskaintza Oiharte sagardotegian
Bisita gidatuak eta kata ikastaroak eskainiko dizkie bezeroei uztailetik aurrera asteburuetan.
Segura gure erroetan murgilduz
Erdi Aroko festa uztailak 13, 14 eta 15ean Seguran.
Nazioarteko Agroekologia Mintegia
Ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean Europa mailako Agroekologia mintegia izango da Durangon, Ibaizabal Ikastolan
Nafarroa 1512
500 urte igaro dira Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik eta bertsio ofizialak gertaera hau anexio baikortzat jotzen duen bitartean, Nafarroa Bizirik taldearentzat, berriz, inbasio krudela eta odoltsua izan zen.
Zorionak Ola sagardotegiari
Irungo Ola sagardotegiak lortu du Gipuzkoako Foru Aldundiko XI. Sagardo Lehiaketako lehen saria. Gartziategi eta Itxasburu bigarren eta hirugarren sailkatu dira.
Ugarte baserriko errestauratzaileak bisitan
Aste honetan dolare baserriak aztertzen ari den arkitekto talde bat etorri zaigu Igartubeitira. Orain Ugarte baserria errestauratzen ari dira eta horren harira etorri zaizkigu erreferentzi bila.
1512ko musika
Ensemble Diatessaronek duela 500 urteko abestiak eta hauen letrak euskara arkaikoan birsortu ditu
Atlantiar Nazioarteko Biltzarra
Jauzarreak, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsak, Paleolitoari buruzko nazioarteko batzarra antolatu du maiatzak 18an Irungo Ficobako auditorioan
Baserritik.com egitasmoa
Baserritar txiki askoren elkar lana bultzatzea helburu duen elkarte honek denda berri bat ireki du Zarauzko merkatu plazan eta azoka birtuala sortu du Internet-en.
Sagardoa eta sagarraren turismoa
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Itsasmendikoi Fraisororekin lankidetzan, sagardoa eta sagarraren turismoa bultzatzeko asmoz, "Sagardotegietan bisita gidatuak egiteko oinarriak" antolatutako ikastaroan parte hartu dugu.
Landare berezien 10. azoka
Apirilak 28 eta 29an Iturrarango Lorategi Botanikoan landare aukera zabala eta ekintza osagarriak Aiako herrian.
Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala
Gaurkoan, erreflexiorako dokumental baten berri eskaintzen dizuegu, Bizilur eta Ehne Bizkaiak sortutako Gure lurra, gure etorkizuna.
Egurra, baliabide eraginkorra eta ekologikoa
Igartubeiti bezalako XVI. mendeko baserriak egurrez eraikitzen ziren, gaur egungo etxe ekologikoek ere material hau erabiltzen dute barne isolamendurako egokiena delako, eraginkorra eta ekologikoa gainera.
Seguran Lore eta landareen XII. azoka
Astebururako zenbait ekitaldi antolatu dituzte azokaren inguruan.