"Etxetik etxera", Lehen Hezkuntzako (LH2, LH3, LH4 eta LH5) ikasleei zuzendutako online hezkuntza programa berria da.
Proposamen honek eskola kurrikulumaren edukien osagarri izan nahi du, euskal baserriaren historiaz, bilakaeraz eta eguneroko bizitzaren inguruko hausnarketa bultzatuz.
Jarduera birtual berri honen helburua zentzu kritiko batetik onartu eta balioa ematea denboran zehar ingurune natural, sozial eta kulturalean gertatu diren aldaketa eta eraldaketei.
Eskolan zuen kabuz landu nahi baduzue hona hemen prestatu dugun materiala:
Liburuxka lantzeko proposamena
Material osagarria: