Museoa eta bere programazioa pertsona guztiei zabaltzeko lanean dihardugu etengabean, irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoan.
Gure Irisgarritasun Planak neurrien etengabeko ezarpena eta pertsona guztientzako eta batez ere adimen irisgarritasuna duten pertsonentzat gomendagarriak diren zentzumen esperientzia programa baten sorkuntza barne hartzen ditu.
Neurri irisgarriei buruzko informazioa:
Museora doan sartzea (laguntzailea barne), desgaitasun-egoeraren egiaztagiria aurkeztuta.
IRISGARRITASUN FISIKOA
APARKATZEA
Kanpoko aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako aparkaleku bat du.
IGOGAILUA
Interpretazio zentrora-harrerara sartzeko igogailua aparkalekuan dago. Igogailua kanpoan dagoen pasilo zabal batera iristen da eta bertatik interpretazio zentroko sarrera nagusira iristen da.
GURPIL- AULKIA
Museoak gurpil-aulki bat jartzen du bisitarien eskura, harreran eska daitekeena.
SARBIDEA ETA ZIRKULAZIOA
Igartubeiti baserriko ibilbidea partzialki egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat edo gurpil-aulkia dutenentzat.
Igartubeiti Baserria:
- Sarrera
Aparkalekutik baserriaren atarirainoko zoladura hartxintxar motakoa da, lurrekoa eta behar bezain trinkoa.
Alboko pasabide alternatibo bat dago baserriaren sarrerara gurpildun aulkiekin sartzeko.
- Lehen solairua
Baserriaren barruan, gelak lotzen dituzten arrapalak daude.
- Bigarren solairua
Baserriko eskaileren alternatiba gisa, kanpoko ibilbide bat dago, arrapalan egina, eta baserriko beheko solairuko atzeko atetik sartzen da bertara.
Interpretazio zentroa:
Interpretazio Zentroko gune guztiak, erakustaretoak, denda eta zerbitzuak gurpil-aulkiarekin irisgarriak dira.
Harrera-mahaiak eta jendeari arreta emateko mahaiak egokitutako gune bat du.
KOMUNAK
Interpretazio Zentroak egokitutako bi komun ditu. Biek dute haurtxoen aldagailua.
ENTZUMEN IRISGARRITASUNA
Begizta Magnetikoa
Audifonoaren erabiltzaileak edo kokleako inplantea dutenentzat, Museoak, begizta magnetikoa du harrera mahaian.
Gainera,bisita gidatuaren kalitatea hobetzeko harreran eskatu daiteke banakako begizta magnetikoa.
Interpretazio-zentroaren harreran eskuragarri daude baserriko QR kodeen bidez eskaintzen diren audio edukien transkripzioak.
-
IKUS IRISGARRITASUNA
Seinaletika:
Museoak seinaletika irisgarria du kanpoaldean eta museo-gunearen zerbitzuetan.
- Kanpoaldea: aparkalekutik Museoaren sarrera nagusira doan igogailura arteko ibilbidea adierazten duen ukipen-orientazioko planoa, Interpretazio Zentroan. Braillea, goi-erliebea eta QR kode eskuragarriak ditu (irakurketa irisgarria eta audio-edukiak).
- Sarrerako atea. Interpretazio Zentroa: kristalezko ate automatikoan seinaleztapen-bandak daude.
- Seinaletika irisgarria eta inklusiboa komunetan eta igogailuan.
- Laguntza optikoak: Museoaren harreran laguntza optikoak eska daitezke, hala nola lupa handigarriak, ikusmen-irisgarritasuna hobetzeko.
Une honetan, museoko oztopo sentsorialak ezabatzeko lanean ari gara. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 72 29 78 /72 51 07 telefonora eta/edo jarri gurekin harremanetan igartubeiti@gipuzkoa.eus posta elektroniko bidez.
LAGUNTZA-TXAKURRAK
Itsuei, zerbitzu-txakurrei eta abisu-txakurrei laguntzen dieten gida-txakurrak ongi etorriak dira museora. Interpretazio Zentroan ur-katiluak daude.
IGOGAILUA
Txistu moduko seinale akustikoa du geldialdi ezberdinetara iristean eta atea irekitzerakoan.
Kabinak argiztapen maila egokia du.
ADIMEN IRISGARRITASUNA
Museoak ezgaitasun kognitiboa duten pertsonentzako bereziki gomendatutako bisitak eta esperientziak antolatzen ditu.
Jarduera parte-hartzaileak, dinamikoak eta sentsorialak dira, eta talde bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako diskurtsoak eta edukiak dituzte.
- Bisitak eta esperientziak:
Igartubeiti zure eskura esperientzia, adimen-urritasun arina edo moderatua duten pertsonen taldeentzat.
Bisitak museoaren edukien gida Irakurketa Errezean badu.
Bisitatzeko aukerak eta programak ezagutzeko, deitu 943 72 29 78 /72 51 07 telefonora edo deitu Igartubeiti@gipuzkoa.eus posta elektronikora.
BESTE ZERBITZU BATZUK:
Museoak laguntza zerbitzua eskaintzen die behar duten pertsonei.
Ibilbidean atseden hartzeko espazioak prestatu dira.
Museoko Irisgarritasun Programa K6 Kultur Kudeaketak sustatu du, Elkartu-rekin (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearekin), AFAGI-rekin eta Aransgi-rekin elkarlanean. .