Albisteak

Igartubeiti Baserria eta Handia

2018/02/08
Handia Filmea arrakasta izugarria izaten ari da. Horren adibide dira esaterako Goya sariak, egindako lanaren aitorpena. Igartubeiti Baserri Museotik ere gure zorion eta eskerrona adierazi nahi diogu lan talde guztiari. ZORIONAK HANDIA!

Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea otsailean

2018/02/01
Jada esan liteke badatorrela udaberria, hilabete eskas geratzen da egutegiaren arabera, baina bai naturako izaki bizidun eta beste elementuek eta baita giza ospakizun eta sinesmen ezberdinek, lurrari lozorrotik esnatzen hasteko ordua duela adierazi diote. Landareen lehen izerdiak mugitzen hasi dira, “pizkundea” hasi da. Hortik datozkigu baita ere otsaileko zenbait erritu edota sona zabala duten euskal inauteriak eta beste zenbait ospakizun ere (aldaketa, trantsizioaren adierazle…). Udaberria badator bai, baina ez gaitezen aurreratu, izan ere honela dio esaera zaharrak: “Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan aldiz sutondoan” dio esaerak. Otsaila hotzetik edo epeletik doan, horrek markatuko dizkigu baratzeko eta inguruko lanen erritmoak. Izan ere, honek lanak azkartu edo atzeratu egingo dizkigu eta. Oraingoan ere inguruneak aginduko digu, beraz patxadaz hartu...

Igartubeiti baserria "Sagak. Enbor beretik" Etb1eko telebista saio berrian

2018/01/11
Bertan, sagen eta baserrien arteko loturari buruzko azalpenak eskaintzen Iban Maiz lankidea ikus daiteke, baita baserriaren zenbait irudi ere.

Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea urtarrilean

2018/01/03
“Urtarril hotza, neguaren bihotza”. Urtarrila, “hilbeltza” bezala ere ezagutzen da. Oraindik neguan gaudenaren seinale, hotza eta iluna, hortik bere izena, eta esaeraren esanahia. Baratzean, urte hasiera lasaia izaten da. Beraz, patxadaz hartu eta ongi pentsatu urte honetako baratzea nola osatu nahi dezuten. Izan ere, oraindik negua da, eta lurrak lozorroan jarraitzen du. Lanik handienak lurra osasuntsu mantentzeko eginkizunek, neguko zuhaitzen landaketek eta fruta arbolen zaintzek emango digute.

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 2” argitalpen ilustratua aurkeztu dute

2017/12/16
Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun hirugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Igartubeiti "Gure lurra" topaketan

2017/12/05
Igartubeiti Baserri Museoa "Gure lurra", baserritarren eta hiritarren arteko topagunean parte hartzen ari da Donostiako Kursaalen

Igartubeitiko baratzea abenduan

2017/12/05
Honela dio esaera zaharrak: “elur melur, ez nauk/n hire beldur, etxean badiat/ñat arto eta egur”. Bai, abenduarekin batera iritsi zaigu negu sasoia. Zehazki, abenduak 21ean, gure egutegiaren arabera. Hala ere baserria prest egon behar du neguari aurre egiteko. Negua, hotzarekin lotzen dugu ezbairik gabe, baina hortik haratago gure kultur-historia eta ondarearen zenbait misterio eta sinesmen gordetzen ditu, asko eta asko, “xelebrea” badirudi ere argiarekin lotuta daudenak, “Egun-Berriaren” (Eguberri), adierazle. Besteak beste abenduan honako landaketak egin ditzakegu baratzean: marrubia, tipula, eskarola, azalorea, baratxuria, ilarra...

Carlos De Cos eta Alex Murciego X. Sagardo Astea Argazki Lehiaketako sarituak

2017/12/04
Epaimahaiak, argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan ditu

Igartubeitiko Baratzea Azaroan

2017/11/01
Honelaxe dio esaera zaharrak: “azaroko eguna, argitu orduko iluna”. Ederki asko adierazten digu esaera honek azaroan murgildu orduko datorkiguna. Eguna mozten hasi da. Eguzkiak beheranzko joera hartzearekin batera, goi-mendietako artzainek ere, artaldea atzean dutela baserrirako itzulerari ekin diote. Honekin batera, historian zehar zeresana eman duen garia ereiten hasteko garaia izaten zen azaroan. Eta nola ez, gaztina erreak jateko eta baserrietako su ederra pizteko garaia, neguaren ataria. Besteak beste honako landaketak egiteko garaia da: marrubia, eskarola, borraja, porrua, ziazerbak, tipulina…
Artxiboa