Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 2” argitalpen ilustratua aurkeztu dute

2017/12/16
Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun hirugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Areago ondare berrikuntza proiektua da, lenguai ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.

Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.

Oraingo honetan Areagok, kontakizunen laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.

Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaiak sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira.

Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek, kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz.

Argitaratutako kontakizunak ondorengoak dira:

Saritutako kontakizunak:

Aurkeztutako kontakizunak:

Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek ilustrazioak sortu dituzte.

Irati Goikoetxea idazle eta bertsolari beasaindarra aritu da epaimahai lanetan. "Andaizea" argitalpenaren egilea, blogaria eta irrati esataria ere bada Irati.

Argitalpen ilustratuaren aurkezpena abenduak 16an, larunbatean izan da eguerdiko 12:00etan, Igartubeiti Baserri Museoan. Topaketa honetan, idazleak, ilustratzaileak eta antolatzaileak ezagutu dugu elkar eta iritziak elkarri adierazi dizkiogu. 

Era berean, egun berean, abenduak 16an, larunbat arratsaldean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiek Eztizen Agiresaroberen “Amonaren urrezko orrazia , kontakizun sarituan oinarritutako ipuin kontalariarekin, Amelirekin gozatzeko aukera izan dute.

 

Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 2” argitalpen ilustratua aurkeztu dute

Areago Istorioak belarrietara kontakizunak 2