Nola bizi da gaur egun landa eremuan?
Artea gai askotara moldagarria da, eta guk landa eremua bizitzeko modu berrien inguruan hausnartzeko tresna bikaina dela erakutsi nahi dugu.
Baserria, oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizia, leku ezin hobea da kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eman ditzaketen eztabaidatzeko.
Horren adibide izan da Patrim 4.0 proiektuari lotuta Igartubeiti Baserri Museoan egin dugun “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa. Landa eremua gaur egun dagoen atakan fokoa jarrita, lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa eta hausnarketarako gune izan da Igartubeiti.

