Ezagutu ezazu Igartubeiti 360º-tako bisita birtualaren bitartez
Bisita birtualak Igartubeitiko ateak irekitzen dizkizu, baserria barrenetik piezaz-pieza eta txokoz-txoko ezagutzeko aukera eskaintzen du
Igartubeiti Baserri Museoak sagardoa egiteko prozesua zuzenean bizitzeko esperientzia berri bat abiarazi du
Aste Santuan, parte-hartzaileek beren sagar-zukua egingo dute. Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko
Giro bikaina Barrikote festan
Kabiako Juanma Hurtadok eta Jaione Garmendiak Txotx-a ireki dute, haurrentzako eskulanak, kirikoketa, trikitixa eta merienda ere izan dira
Igartubeiti Baserri Museoa, Bizi Gipuzkoa! bertatik bertara saioan
Goienak ekoiztutako saioko bigarren atalak, Urola Garaiko eta Goierriko beste zenbait txoko ere ezagutzera ematen ditu
Txotx Ameriketako Far Westean
Sagardogintzaren kultura Euskal Herritik 8.500 km-ra. Xabier Irujoren, Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariaren eta bere ikaslearen Casimir Bochraren kronika
Ikusmen irisgarritasun neurri berriak
Igartubeiti Baserri Museotik irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko hartu dugun konpromisoan, etengabe lan egiten dugu pertsona guztiei sarbidea eta parte-hartze kulturala errazteko
Gaitzerua eta lakaria ikusgai
Musealiak proiektuaren baitan bi pieza berri daude ikusgai Igartubeitin irailera arte
Pili Eskisabel Izagirre baserritarrari elkarrizketa
"Baserritik" egitasmoaren baitan Pili Eskisabel Izagirre Ataungo baserritarrari elkarrizketa egin diogu
Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festa ospatzen du
Festa datorren larunbatean, martxoak 26an ospatuko da 16:30etatik aurrera doako sarrerarekin. Lehen aldiz, gastronomiaren munduko pertsona ezagun bat arduratuko da barrikotearen irekieraz. Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: haurren jolas txokoa, kirikoketa emanaldia, sagardo dastaketa...
Igartubeiti Women's Legacy europar proiektuarekin lankidetzan
Topaketa eta gogoeta jardunaldi bat antolatu dugu genero-dimentsioak ondare-espazioetan duen tratamenduari buruz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta UIKrekin lankidetzan, Women 's Legacy proiektu europarraren barruan antolatutako Kultura ondarea eta genero ikuspegia ikastaroaren esparruan
Andoni Luis Aduriz Igartubeitin sukaldatzen
Jasangarritasuna ardatz duen "Kiateinspira" dokumentalaren grabaketarako
Igartubeiti, Izaroren Bideoklip berriaren estenatoki
Gaur plazaratu da Izaroren azken bideoklipa, "Ventanas Cerradas"
Igartubeiti baserria+sagardotegia esperientzia
Esperientzia honetan Igartubeiti baserriko bisita gidatuaz, sagardotegiko dastatze gidatuaz eta bertako menuaz gozatzeko aukera izango duzu
Igartubeiti, 2021eko azken Dantz Point-aren eszenategia
Loreak DJaren, abangoardiazko eta musika elektronikoaz eta Igartubeiti baserriko natur inguruneaz gozatzeko aukera
Patrim+ (Interreg Poctefa) proiektuaren amaierako mintegia
Patrim+ proiektuak Pirinioetako landa-ondare eta -berrikuntzako zentroen sare bat finkatzen du, lurraldearen dinamizazioaren, ikerketaren, digitalizazioaren eta publikoarekiko elkarrizketaren aldeko apustu sendoa eginez. Sareak Frantziako, Aragoi, Katalunia, Gipuzkoa, Hautes-Pyrénées, Ariège eta Haute-Garonneko zentroak biltzen ditu, Pirinioetako mugaz gaindiko eremuan, Pirinioetako ondarearen kudeaketa jasangarrirako ekimenak partekatzen dituztenak. Testuinguru horretan, Patrim+ proiektua garatu da, Interreg POCTEFA programaren barruan. Proiektu horren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.
Talde anitza txango inklusiboan
Guztion Ondarea, denok parte!, Ondarearen Europako Jardunaldien barne, igandean, azaroak 7an, txango inklusiboa Igartubeiti Baserri Museoan Arteriaren eskutik
Musealiak proiektuko pieza berriak ikusgai
Urte amaiera arte egongo dira ikusgai higieneari loturiko hiru piezak.
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatuko du urriaren 6tik 15era
Igartubeiti baserriko habe-dolarea martxan ipiniko dugu. Asteburuan eta jaiegunean, urriak 9, 10 eta 12an, Kirikoketa, antzespenak Amaia Ruiz de Galarreta eta Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan. Astean zehar, berriz, talde ezberdinentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan
Udazkeneko programa
Igartubeiti Baserri Museoan, "Guztion Ondarea Denok parte" lemapean ospatuko diren Ondarearen Europako Jardunaldien harira zenbait jarduera antolatu ditugu, baita kontzertua dolarean, Sagardo Astea ere, besteak beste
DravetTzari egitasmoa Igartubeitin
Igartubeiti Baserri Museoak bat egiten du kultura inklusiboko DravetTzari proiektuarekin, eta euskal kulturaren aukerei balioa ematen die gizartea eraldatzeko elementu gisa.