MusealiaK

 MusealiaK IM

 

 

 

“Musealiak: ondare gunea” partekatutako proiektua da, ondarea denok egiten dugulako.

Zergatik hautatzen ditugu eguneroko bizitzako hainbat objetu etorkizuneko belaunaldientzat gordetzeko eta besteak ez?

Zergatik erabilgarria ez den kafe joko bat sar daiteke museo baten bilduman?

Gai hauek, zalantzarik gabe, etorkizuneko gizartearentzat baliagarri izango dena salbatzen diharduten museo eta ondare zentroen funtzioen barruan daude. Baina ez da soilik beraien ardura, edonork oinordetzan jaso duen kultur ondarea ezagutu eta zaindu behar du.

Proiektu honek ondarearen profesionalek egiten dugun lana ikustaraztea du helburu, museoetako bildumak gizarteratzea. Ondare kolektiboa gizarteratzea sustatu eta kultur ondarea kontserbatzea denon ardura dela azaltzea. Aldi berean, gizartearen kohesioa indartzeko oinarrizkoa den identitatearen elementu nagusietakoa dugun kultur ondarea zabaltzea dugu helburu.

Musealizatze prozesua ez da soilik objektu bat hautatu eta museoko bitrina batean jartzea. Horretarako objektua ikertu, dokumentatu eta gizartearen testigantza bihurtuko dugu, honela, kultur ondare kolektibo bilakatuz.

Helburuak:

  • Museoan aurkeztu aurretik objektu baten ibilbidea erakutsi hautapenetik hasi eta kultur ondare bilakatu arte.
  • Ondare kolektiboa eraikitzearen ideia sustatu.
  • Gizartea kultur ondarearen balioaz sentsibilizatzea.
  • Oinordetzan jasotako ondarea babesteko ohiturak sustatzea.

 

1. KAFE JOKOA

  • Azukre-ontzi, teontzi, pitxer, kikara eta platertxoez osatua. Porcelanas de Pasajes enpresan eginak, 1858-1915 urte tartean. 2020-06-02 // 2020-09-14. 

Musealiak IM Kafe jokoa

 

 

 

 

 

 

2. KUELA

  • Kono-enbor formako zurezko ontzia, bertikalki elkartutako oholez osatua. Jatorriz Orendaingo (Gipuzkoa) Jauregi baserrikoa da. XX. mendekoa da, asko jota 100 urte izango ditu. 2020-11-24. 

 

Musealiak2_Kuela

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 3. BOLA-JOKOA

  • Arte egurrez egindako bola eta birlak. Zeraindik iritsi ziren Gordailura 2008an eta orain Igartubeitiko Interpretazio zentroan daude ikusgai.

 

 

 

 

 

 

4. HIGIENERAKO OBJEKTUAK

  • Orinala, konketa eta eskuoihala baserriko egunerokotasunean garbitasunari loturiko jardueretarako erabiltzen ziren.

MusealiaK Higienea Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

 

5. NEURKETA SISTEMAK

  • Gaitzerua eta lakaria. Baserriko elikagai eta produktuen kantitateak neurtzeko erabiltzen ziren zurezko ontziak ziren. 

 

6. ZUREZKO KOADROA

  • Egurrean zizelkaturiko koadro bat da, XX. mende hasierakoa. Orduko sagardotegi bateko giroa eta nekazal mundua irudikatzen ditu. 

 

7. BERONTZIA

Berontzia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Izenak dioen moduan, bero + ontzi,  baserriko espazio ezberdinak berotzeko erabiltzen zen tresna da. Bertan ikatza edo beste erregairen bat kokatu eta erretzen zen, etxeko kideei beroa emanez.

 

8. TALO PALA ETA TALO MANTENUA

  • Talo pala eta talo mantenua artirinaz egindako taloak sukaldatzerako prozesuan erabiltzen ziren piezetako bi dira.