Sagardo Astea

Data: urriak 12 inguruan

Urrian, Igartubeiti baserriko habe dolarea martxan ipintzen da, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratuz eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskainiz.

XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

GASTRONOMIAk egitarauan indarra handia du, sagar eta sagardoaren inguruko lantegi-dastaketekin baita inguruan bildutako sagar mota erakusketarekin: argentina sagarra, piñon, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, madari sagarra, y limoi sagarra, besteak beste.

Astean zehar, ikastetxei, elkartei eta euskaltegiei zuzendutako sagar prentsaketak goizez izaten dira.

Asteburuan, jarduera gehiago izaten dira, kirikoketa, antzezpenak eta txalapartariak. 

Karmakros antzerki taldeko kideek XVII. mendean Igartubeitin bizi izan zen Kortabarria familia antzezten dute. 

Sustraiak taldekoek sagarrak jotzen ditu kirikoketa erritmora, pisoiekin, sagarra jotzeko tresnarekin burutzen den txalapartaren aldaera. 

Aurreko edizioei buruzko informazioa

Jarduera moeta: publiko guztiari zuzendua

*Ikastetxeentzat jarduera gomendagarria 

*Behar bereziak dituzten taldeentzat jarduera zehatzak 

*Gastronomia zaleentzat jarduera gomendagarriak