Albisteak

Udan, bizi Igartubeiti!

2025/06/18
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!

Fermin Leizaola joan zaigu

2025/06/17
Etnografoa, artzaintzan aditua, lan paregabea egin zuen euskal ondarea jasotzen, katalogatzen eta ikertzen

Udaleku taldeentzako eskaintza: euskal kultura eta sinesmenak lantzeko tailerrak

2025/06/04
Baserrira bisita eginez gure arbasoen bizimodua ezagutu. Gainera, zumeak baserrian izandako garrantziaz hausnartu eta saskien erabilera ezagutuko dugu. Tailer berezi batekin amaituko dugu!

Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek lortu dute Galbahe Beka

2025/05/29
Ikerketa-proiektu honek erleen eta euskal landa-bizimodu tradizionalen arteko harreman historiko-kultural konplexua aztertuko duen erakusketa-instalazio eskultoriko eta etnografiko bat garatzea proposatzen du. Erakusketaz gain, zianotipia, idazketa kolektibo eta entzuketa tailerra eta kartografia bisual eta poetikoa biltzen duen argitalpena ere hartuko ditu proiektuak. Egitasmoak euskal ondare etnografikoa berrinterpretatzea du helburu, bi museoetako bildumen bitartez, erlezaintza, heriotza, argizaria eta hitzaren inguruko praktika sinbolikoak berraktibatuz.

Euskaraldian... hitz galduak landatzen!

2025/05/15
Euskaraldiarekin bat eginez, erein gurekin landa eremuko "hitz galduak"

Urola Garaiko Industria Turismoaren Asteburua

2025/05/12
Maiatzaren 24an eta 25ean egingo da, eta, eskualdeko ondare industrialaren inguruko esperientziez doan gozatzeko aukera eskainiko du. Jarduerak publiko orori zuzendutakoak izango dira: bisita gidatuak, tailerrak eta askoz gehiago

"Arto irinarekin cookie-ak egin" familientzako tailerra Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2025/04/24
Bide batez, jarduera honekin "Errota eguna" ere ospatuko dugu Igartubeitin, komunitate ezberdinekin sareak sortuz

Liburuaren Nazioarteko Eguna 2025

2025/04/23
Igartubeitin Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu nahi dugu hainbat liburu gomendiorekin

Landa eremuko jakintzak berreskuratzen

2025/04/15
Poctefa Patrim 4.0 proiektuaren esparruan, "Jakintzen hibridazioa" izeneko tailer zikloaren barne, bi jarduera antolatu ditugu Igartubeitin

Sagar zukua egiteko aukera, bisita gidatuak eta familientzako jolasak Aste Santuan

2025/04/08
Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko
Artxiboa