Laneko Kultura

Proiektu honek belaunaldi berriei, baserritarrek burutzen zituzten eta gure kulturaren parte diren zeregin eta lan ezberdinak ezagutaraztea du helburu.

Lihoaren prozesua erakusketa Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

Baserria lanerako eszenatoki eta erreminta iraunkor bat izan da. Eraikin bakarrean, itxia eta trinkoa, abereak hazi eta uzta biltzen zen; horrez gain, etxean erabiltzeko objektu ezberdinak sortzen ziren familiaren oinarrizko beharrak asebetetzeko.

Jakituriaren, trebetasunaren eta teknologiaren arteko loturek lan egiteko modua, espazioa antolatzeko modua, teknikak garatzeko modua eta erreminta zehatz batzuk erabiltzeko modua sortu dute. Historian zehar geure ingurune natural eta arkitektonikoan islaturik geratu diren paisaiak marraztera eraman gaituzte. Era berean, geure identitatearen parte diren eta geure memoria kolektiboa osatzen duten belaunaldiz belaunaldi igortzen joan diren ezagutza baliotsuak bildu eta barne hartzen dituzte.

Egitasmo hau 2014ko irailean ipini zen martxan, Lihoa lantzen Zikloarekin, ondoren, eztiaren eta artoaren gaiak jorratuz.

              Bibliografia
              Txostena