Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

Egoera berezi honen aurrean Euskal Herriko bazter ezberdinetako baserritarrak irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik, Igartubeiti Baserri Museotik baserritarren lanari aitortza egin nahi diogu, aldiro aldiro gure webgunean beraien ekimenen berri emanez.

Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Osasun larrialdi honek mahai gainean jarri du gure egunerokoan nekazalgoak duen garrantzia.

Leiho birtual honen bitartez, aldizka, beraien ekimen, egitasmoen berri eman nahi izan duten Goierri eta Urola Garaiko baserritarrekin eta sektoreko bitartekariekin izandako solasaldiak argitaratuko ditugu.

  • Leire Arandia

Leire Arandia, Gastronomiaren eta elikaduraren arteko lotura estua ezagutzeko interpretazio guneko, Ordiziako D’elikatuz-eko, zuzendaria da. Ordiziako azoka sustatzea, dinamizatzea da bere eginkizunetako bat. Asteazkenero bertako produktuak saltzen dituen 500 urte baino gehiagoko azoka da Ordiziakoa. Leirek, bitartekari gisa, lehen sektoretik bizi direnentzat azoka erakargarria eta errentagarria izan dadin lanean dihardu, baita erosleak erakartzen ere. 2020ko apirilaren 21ean, konfinamenduaren seigarren astean izandako solasaldia. 

 Solasaldia irakurri

  • Arantza Madariaga

Arantza Madariaga, Elika Fundazioako zuzendaria da.  Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailari atxikitakoa, eta EAEn nekazaritzako elikagaien segurtasun maila albait handiena izatea du helburu. Xede hori lortzeko, honako zerbitzu hauek garatzen ditu. Teknika eta zientzia aholkularitza eskaintzen die nekazaritza, elikagai, abeltzaintza, arrantza, kontsumo eta osasun arloko sail eskudunei. Lankidetza sustatzen du herri administrazioen, unibertsitate eta ikerketa zentroen, ekoizpen sektoreen eta kontsumitzaile elkarteen artean. Elikagaien kontsumoak eragin litzakeen arriskuekiko herritarren esposizioa balioetsi egiten du elika-kateko fase guztietan. 2020ko apirilak 23an, konfinamenduaren seigarren astean izandako solasaldia.

  • Asier Osinalde

Asier Osinalde eta Eli Elgarresta senar-emazteek gobernatzen dute Gabiriko Baztarrika gaztandegia. Ardi gazta egiten duen hirugarren belaunaldia da Goierriko familia honetan. Dedikazio osoz, ardiei kalitate goreneko lehengaiekin ematen diete jaten, inongo aldaketa genetikorik gabe (transgenikorik gabe). Idiazabal jatorrizko izendapenaren baitan izendatuta dago gaztandegia. Horrez gain, Artzai Gazta artzain gaztagileen elkarteko kidea ere bada Baztarrika. 2020ko apirilak 28an, konfinamenduaren zazpigarren astean izandako solasaldia.

  • Iñaki Intxausti 
Iñaki Intxaustik, bere familiko Zeraingo Mendarte baserriko lurretan baratze ekologikoan aritzea erabaki zuen duela hiru urte, ingeniaritza lanak alde batera utziz. 2019ko urritik Ordiziako azokan izaten da bere arbasoak egin izan duten bezala eta bere barazkiak Urretxuko eta Segurako kontsumo taldeetan banatzen ditu. Haragitarako txekorrak ere hazten ditu Goi Eko Haragia zigilu ekologikorako. 2020ko apirilak 17an, konfinamenduaren bostgarren astean izandako solasaldia.