Igartubeiti Baserri Museoak, "Jakintzen Hibridazioa" ekimena jarri du abian, lanbide tradizionalei eta horiek mundu garaikidean duten iraupenari buruzko hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak sortzea helburu duen tailerren zikloa. Zikloan herritarrei irekitako saioak izango dira, bertako artisau, artista eta nekazariek eskainiko dituztenak, hainbat gairi buruz.
- "Kirikoketa erritmotik txalapartara" belaunaldi arteko tailerra. Zurartean Txalaparta Elkarteak eskainia
- "Saskigintza tradizionala". Itziar de la Granjak eskainia.
- "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertulia, Biziola bertako nekazarien kooperatibarekin batera. Topaketa honetan, parte-hartzaileek tokiko produktuak dastatu zituzten eta elikagai-erabakiek ingurumenean, tokiko ekonomian, gizartean eta kulturan duten eraginari buruz hausnartu ahal izan zuten.


