Interpretazio zentroa

Interpretaziorako gune baten sorkuntzak orain dagoen dolare-baserriaren osagaiarena egiten du, biak kontzeptualki banaezinak dira eta. Gunea, bisitariak baserria ikustean eskuratu duen informazioaren osagarri gisa eskaintzen da, euskal baserria eta bere arkitektura, bizimodu eta biztanleak hobeki ezagutzeko.

Interpretazio zentroa kanpotik3968x2976

Eraikina baserritik hegoaldera dago, bailarara begira dagoen lursailaren sestra azpian, baserriaren ikuspegia ez oztopatzeko, museoaren ardatz nagusia baserria bera baita.

Beraz, Igartubeiti baserriari berari nahiz bailarari ikuspen eraginik sortu gabe egin da. Jatorrizko irudia berreskuratze aldera baserria bera birgaitzeko erabili zen filosofiari jarraitu zaio, proiektu arkitektonikoak baserriaren inguru naturala ahalik eta gehien errespetatuz, planteamendu hori aldatuko lukeen eraikinik sestra gainean egin gabe.

Eraikin horrek oinplano errektangularra du eta 672 m2-ko eraikitako azalera. Pastila luzexka baten itxura du, eta inguruko sestra-kurbei egokituta dagoenez, kontrako mazelatik ikus daiteke bakar bakarrik. Kokapen honi esker, erakinaren ekialdeko aldean zabalik dagoen eta kolomadi batez babestua dagoen fatxada, aldi berean, pasealeku, babestoki eta "bervedere" estalia da, sortaldeko mendi ingurura begira.

Barrura sartzeko, fatxada nagusi osotik doan eta bailarara begira dagoen galeria igaro behar da, 150 m2-ko oinplanoa duena. Estalkia ere baserriaren aurrealdeko baratzaren maila berean dago, terraza itxurakoa da eta bertan aukera dago, behar izan ezkero, bi autobus eta 12 automobil batera aparkatzeko; aparkaleku honetara errepidetik bertatik heltzen da zuzenean.

Interpretazio zentroko guneak

umeentzako gunea 2048

Eraikinaren erabilera programak honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu: