Giro aparta Barrikote eta Martxoan Bertsoko kanporaketan

Ezkio-Itsasoko haurreskola martxan ipini duten gurasoek iriki dute txotxa. Bertsotan, Gabiri 2 taldeak irabazi zuen kanporaketa.

Ohi bezala, lehenbizi bertso saioa izan zen, Martxoan Bertsoako kanporaketa hain juxtu, eta segidan Barrikotea, sagardo dastaketa eta mokadua. Kanturako hiru talde norbaino nor: Gabiri2 (Mikel Asurabarrena "Teo", Endika Igartzabal "Anbu" eta Aitzol Iturbe "Aiztol"), Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta, Gorka Santesteban) eta Gabiri3 (Aratz Igartzabal "Potto", Paul Iruretagoiena, Mikel Tapia). Itziar Etxezarretak jarri zituen gaiak.

Agurrak umoretsuak izan ziren oso eta ondoren maila handiko bertso saio bat entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren bertsozaleek. Gabiriko bi taldeek haseratik erakutsi zuten beren maila, eta Atzeko Kaleko Mutilak ere ez ziren atzean geratu. Bertso onak entzun genituen, eta nabarmentzekoa da Paul Iruretagoienak, Aratz Igartzabalek, Asier Sasietak, Aitzol Iturbek eta Endika Igartzabalek emandako maila, saioko bertsolarietako batzuk nabarmentzearren. Edozein kasutan, maila handiko saio ederra izan zen esan bezala, Igartubeiti bezalako leku berezi batean sortzen den giroan. Gabiri2 taldeak irabazi zuen kanporaketa eta finalerako txartela lortu zuen, erakustaldia eman ondoren.

Igartubeitin, baina, dena ez da bertsoa eta Barrikoteak ere bere bidea jarraitu zuen ohi bezala. Aurtengoan, Ezkio-Itsasoko haurreskola martxan jarri duten gurasoek izan dute txotxa irekitzeko ohorea, eta Asier Sasietak egindako bertso eder batzuk kantatu ziren sagardoa dastatu aurretik.

 

Barrikotea Igartubeitin 2014ean

Saioko bertsorik onenak: