Ginkana Ondarea 2.0

Azaroak 15ean, 16:30etatik aurrera.

Parte hartu Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako Ondarea 2.0 ginkanan, azaroak 15ean, 16:30etatik aurrera. Igartubeiti Baserri Museoko gune/ondare elementu ezberdinetan banatutako QR kode ezberdinak aurkitu, eskaneatu itzazu, azkeneko mezua deszifratu eta irabaz ezazu ondorengo kultur txangoa: Urretxuko Aikur erleen Museora bisita + gehienez 4 pertsonentzako* bazkaria Urretxuko Santa Barbara jatetxean. 

(* Bazkariak helduentzako menua eta haurrentzako menua barne hartzen du).  

Parte hartzeko oinarriak:

1-QR ezberdinetan ezkutatutako mezu ezberdinen bitartez, museoko edukiekin erlazionatutako informazioa deskubritzea da lehiaketaren helburua. Mezuak elebitan, euskaraz eta gazteleraz  izango dira. 

2- Interesa duen edozein pertsonak parte har dezake. Adingabekoek 18 urtetik gorako heldu batekin batera etorri beharko dute.

3- 2 ibilbide izango dira, bata QR kodigoak BELTZA koloreetan 10 urtetik gorako haurrak dituzten famili parte hartzaileentzat eta bestea, GORRI kolorean, 10 urtetik beherako haurrek dituzten famili parte hartzaileentzat. Familia bakoitzeko ibilbide bat bakarrik egin ahal izango da. *

(* Bi ibilbideak familian jolasteko erabilgarri izango dira hemendik aurrera).   

4- Jasotako erantzunekin ibilbide bakoitzeko zozketa bat egingo da. 

Bi sari egongo dira, bata ibilbide GORRIrako eta bestea ibilbide BELTZArako. 

IBILBIDE GORRIA: Urretxuko Aikur erleen Museora bisita eta bazkaria 4 pertsonentzat Santa Barbaran + Igartubeitiko dendako produktuak. 

IBILBIDE BELTZA: Urretxuko Aikur erleen Museora bisita eta bazkaria 4 pertsonentzat Santa Barbaran + Igartubeitiko dendako produktuak.

5-Testuak deszifratzeko QR kodeak irakurtzen dituen mugikorra eta linterna izatea beharrezkoa da. Mugikorretik Play Store bitartez  deskargatu daitezkeen doako aplikazio ezberdinak daude. Play Storetik zure gailutik QR kodeak irakurtzeko aukera eskaintzen dizkizuten  ondorengo irakurgailuak bilatu ditzazkezu:  QR droid code scanner edo QR code reader. 

*Irakurgailua duen mugikorrik edo linternarik ez baduzu, ez larritu. Museoak QR irakurgailuak dituzten mugikorrak eta linternak baditu maileguan uzteko. 

6-Zozketaren emaitza azaroak 19an, facebook, twitter eta Igartubeitiko webgunearen bitartez jakinaraziko da. Irabazleei telefonoz.

  Nola parte hartu? Aukera ezberdinak dituzu:

1. Aurrez izena eman: 

2. Izena eman egun berean: azaroak 15ean museoan bertan. 

3. Izena eman ondoren: Ginkana burutu ondoren, zure datuak ginkanaren erantzunarekin batera emailez bidali. 

Nola burutu ginkana?

 Gomendioak: 

  • Ibilbidean zehar, erabili QR irakur dezakeen mugikorra eta linterna.  
  • Ibilbidean zehar aurkituko dituzun QR kodeak eskaneatu. Kode bakoitzak hurrengoa topatzeko pista bat emango dizu, ibilbidearen amaierara iritsi arte, orduan, erantzuna eman beharko diozu mezuari. 

Lehen QR kodea, hau da, ibilbidearen abiapuntua Interpretazio Zentroan topatuko duzu.  

  • Bidali zure erantzuna igartubeiti@gipuzkoa-net-era edo zure erantzuna eman egun berean interpretazio zentroan topatuko duzun formularioaren bitartez.  Lehenago lehiaketan parte hartzeko izenik eman ez baduzu, bidali zure erantzuna zure datuekin (izena, helbidea, NAN, telefonoa, jaiotze data).
  • Nolanahi ere, bilbidean zehar museoko pertsonala laguntzeko egongo da. 
  • Bi ibilbideak familian jolasteko erabilgarri izango dira hemendik aurrera. 

 

Datu pertsonalen babesari buruzko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, bere 9. artikuluan, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, onarturiko datu pertsonalen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamenduak esanikoaren arabera, Igartubeiti Baserri Museoak ondorengo pribatutasun politikaren betetzea bermatzen du: erabiltzaileen datu pertsonalei tratamendu konfidentziala emango zaiela, datu pertsonalen segurtasunerako beharrezkoak diren maila teknikoko eta antolaketa mailako neurriak aplikatuko dira, datu horiek aldatzea, galtzea,  baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, kontuan harturik betiere teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta horiek jasan ditzaketen arriskuak, bai giza jardueratik beretik bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak eta gorderik dauden instalazio, sistema eta fitxategietan segurtasun neurriak beteko dira, 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.