Txipiroiak bere tintan

Osagaiak (4 pertsonentzako):1200 gr. txipiroi txiki, 2 tipula, 4 ogi tostada, txipiroien tinta eta beste bi tinta poltsa, tomate frijitu apur bat, 8 goilarekada oliba olio, gatza, sagardo txorrotada bat (norbere gustora).

Tipulak txikitu eta oliba olioarekin su baxuan jarritako kaxula batera bota. Utzi tipula egiten ondo potxatu arte, hau da, lasto kolorea hartu arte. Orduan txipiroiak bota eta prejitu pixkat (5 minututan edo, eginak egongo dira). Gatza apur bat bota, tipularen gozotasuna estaltzeko. Eta sagardo txorrotada bat, norberaren gustora.

Kazo batetara tinta bota kolador batetik pasatuz, eta ondoren ur beroa. Koladorea kendu ondoren, kaxoaren tinta eta ura ondo irabiatu. Gero, kolorea emateko kaxulara botako dugu eta prozesu hau errepikatuko dugu kolorea ondo hartu arte (4 pertsonentzako 2 sobrekin hasiera batean nahiko litzateke). Kaxulako txipiroiak estali arte ura botako dugu eta su baxuan irakiten utziko dugu salda pixkat loditu arte (40-60 minutu, txipiroia konjelatua bada, gutxiago), edota txipiroiak bigunak egon arte. Une honetan ere 4 tostadak xehetuko ditugu, ondo papurtu arte eta kaxulara botako ditugu, salda loditzen laguntzeko. Gatza puntua neurtzea ez ahaztu irakite prozesu honetan zehar; tomate apur bat ere botako diogu irakite honen bukaera aldera. Noizbehinka irabiatuko dugu, beheko aldean tipula erre edota itsatsi ez dadin. Gogoratu, aurreko egunean eginda, hobeto gelditzen dira jateko. On egin!

 

Sagardo astea errezeten lehiaketa