Baserriko oilaskoa sagardo erara

Osagaiak 6 pertsonentzat: 1.500 grtako bi baserriko oilasko, 6 tipula handi, sagardo botila bat, 2 dl okel salda, 2 errege-sagar, kg 1/2 patata, 200 gr kardu-ziza, 25 gr gurin, olioa, gatza.

Oilaskoa zatitu zati handi xamarretan eta gatza bota. Oilasko zatiak olioarekin lapiko batean sueztitu. Tipula juliana erara moztua gehitu. Tipulak kolorea hartzen duenean sagardoa gehitu eta urritzen utzi. Okel salda gehitu eta sutan mantentzen dugu. Bitartean patatak oliotan frijituko ditugu. Beste zartagin batean dadoetan moztutako sagarrak gurinetan egingo ditugu. Kardu-zizak beste zartagin batean ipiniko ditugu olioarekin. Patatei eta kardu-zizei eginak daudenean gatza botako diegu eta olioa erabat kendu.
Azkenik, patatak, sagarrak eta kardu-zizak oilasko lapikora bota eta sutan bost minutu izan ondoren, jateko moduan.
On egin !!!!!