VIII. Argazki Lehiaketa

Argazkia atera kamara edo telefono mugikorrarekin eta sari interesgarria lortu ahal izango duzu!

 

 

 

 

 

 


Carlos De Cos-en argazkia. 2014ko Argazki lehiaketako Lehen Saria

Gaia:

Sagardo asteko festa. Ekimen honetan dolarea martxan ipintzen da,  sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berberarekin.   

Egitaraua: 

Sagar zanpaketa

Urriak 8, 9, 13, 14, 15 eta 16: 11.30etan

Urriak 10, 11 eta 12: 12.00 eta 17:00etan

Antzespenak 

Urriak 10, 11, 12 

11:30-12:00; 13:00-13.30 / 16:30-17:00; 18:00-18.30

Kirikoketa

Urriak 10, 11, 12 

Sagar erakusketa

Urriaren 3tik aurrera egunero

Oinarriak: 

Nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena. Argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango dira.

Izen ematea urriaren 7tik 16ra egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan. 

Izen emate prezioa helduen mailarako 5 € eta haurrentzako dohakoa izango da.  Haurren maila: 14 urtetik 17ra bitartean.

Partehartzaileek, 3 argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 15a arte. Asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 

Sariak:

  • Helduen maila:

Argazki bilduma onenari: 150 € eta saskia edo afari berezia 2 pertsonentzako.

Bigarren argazki bilduma onenari: 120 € eta saskia edo afari berezia 2 pertsonentzako.

Hirugarren argazki bilduma onenari: 100 € eta saskia edo afari berezia 2 pertsonentzako.

  • Haurrentzat diploma eta sariak 

Epaimahaia Urretxuko “Argazki” elkarteko kide batek, Legazpiko “Ikatza” elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute. 

Erakusketa:

Azaroak 28an, larunbatean eguerdiko 12:00etan inauguratuko da, sari banaketarekin batera Igartubeitin. Erakusketa honetan argazki sarituak eta partehartzaile bakoitzeko argazki bana izango dira ikusgai. 

Oharrak:

  • Saritutako argazkiak museoaren esku geratuko dira.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea suposatzen du.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

Informazio gehiago:

Igartubeiti Baserri Museoa

Ezkio Bidea Km. 1

20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Telf: +34 943 722978

Igartubeiti@gipuzkoa.eus