IV. Argazki Lehiaketa

Argazkia atera kamara edo telefono mugikorrarekin eta sari interesgarria lortu ahal izango duzu!
Xabier Artola 1. saria









Gaia:

Sagardo asteko festa. Ekimen honetan dolarea martxan ipintzen da,  sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berberarekin.  
Egitaraua:
Sagar zanpaketa
Urriak 4, 5, 6, 7, 10, 11, 13 eta 14: 11.30
Urriak 8, 9 eta  12: 12.00 eta 17:00etan
Antzespenak
Urriak 8, 9, 12
11:30-13:30 / 16:30-18:30
Kirikoketa
Urriak 8, 9, 12

Bertsolariak, albokaria, trikitilariak
Urriak 8, 9, 12

Sagar erakusketa
Urriaren 1etik aurrera egunero

Animalien erakusketa
Urriak 8, 9, 12 

Oinarriak:

  • Nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena. Argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango dira.
  • Izen ematea urriaren 3tik 14ra egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan. 
  • Izen emate prezioa helduen mailarako 5 € eta haurrenerako dohakoa izango da.  Haurren maila: 14 urtetik 17ra bitartean.
  • Partehartzaileek, 3 argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan azaroaren 9, 10 eta 11ean, 10:00etatik 14:00etara eta azaroaren 12 eta 13an 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 

Sariak:

Helduen maila:

  • Argazki bilduma onenari: 150 € eta garaikurra
  • Bigarren argazki bilduma onenari: 120 € eta garaikurra
  • Hirugarren argazki bilduma onenari: 100 € eta garaikurra

Haurrentzat diploma eta sariak
Epaimahaia Urretxuko “Argazki” elkarteko kide batek, Legazpiko “Ikatza” elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute. 

Erakusketa:

Azaroaren 26an, larunbatean eguerdiko 12:00etan inauguratuko da, sari banaketarekin batera Igartubeitin. Erakusketa honetan argazki sarituak eta partehartzaile bakoitzeko argazki bana izango dira ikusgai.

Oharrak:

  • Saritutako argazkiak museoaren esku geratuko dira.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea suposatzen du.
  • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.


Informazio gehiago:
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio Bidea Km. 1
20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Telf: +34 943 722978
Igartubeiti@gipuzkoa.net