Bola-jokoa

Hemen ikusten ditugun piezak bola-jokoan erabiltzen diren objektuak dira: bola eta birlak. Zurezko piezak dira, zehazki arte egurrezkoak.

Piezen historioa

Pieza horiek, gaur egun Gordailuarenak direnak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa), 2008an iritsi ziren zentrora, objektu gehiago zituen lote batean. Pieza multzo honen historia ia ezezaguna da. Ez dakigu zehazki zenbat urte dituzten, ez nork egin zituen, ezta norenak ziren ere. Zeraindik datozela besterik ez dakigu.

Bola-jokoa Goierriko bihotzean

Bola-jokoa oso zaharra da eta oso zabalduta dago. Bere jatorria, antzinako Egipton kokatzen da. Erromatarrek eta greziarrek ere izan zuten bola-jokoaren aldaeraren bat. Antza, Erdi-Aroan, pixkanaka Europa osora hedatuz zen joko hau. Nahiz eta ez jakin noiztik jokatzen den hemen, badakigu indar handia izan duela.

Bola-jokoaren tradizioa oso zabalduta egon da Euskal Herri osoan (Iparraldean zein Hegoaldean), baina herri askotan kirolaren praktika desagertu egin da. Hala ere, oraindik herri batzuetan, Zeraingo kasuaren antzera, bolatokiko tradizioak gaur arte iraun du.

Bolo-jokoa eta bere agentzia narratzailea baserriaren eraldatze prozesuan

Bolatokia, boletan jolasteko lekua, jendea biltzen zen tokietan egoten zen. Sagardotegi edo kantina moduko lekuetan, adibidez. Zergatik leku hauetan? Izan ere, bola-jokoa oso lotuta zegoen apustuekin. Jokoaren bidez erabakitzen zuten nork ordaintzen zuen erronda honako apustu formula hauekin: bostparlau, lauparhiru, lauparbost, etab. Hauek baliokidetasunak ziren; adibidez, lauzpabostean lehen jokalariak lau bota behar zituen eta bigarrenak bost bola bota behar zituen jokoa parekatzeko.

Baina 60ko hamarkadatik aurrera, landa-eremuko despopulazioarekin, industrializazioaren eta gizarte aldaketen ondorioz bizitako aldaketekin batera, kirol honen praktika gainbeheran erori zen.

Sozializatzeko moduak aldatuz joan ziren, eta pixkanaka bolatokiak desagertzen. Batzuk aldatu eta oilategi bihurtu ziren, eta beste batzuk etxe eta urbanizazio berrien oinarrien azpian geratu ziren. Bolatokiek landa-eremuan sustrai handiak zituzten herri txikietan iraun zuten. Eta horiek eguneroko bizimoduan jende gutxi ibiltzen zen kirol-gune bihurtu ziren. Eguneroko espazioak izatetik egun berezietan okupatutako guneak izatera pasa ziren, batez ere herriko jaietan.

Zuretik nylonera: aldaketak materialen erabileran

Garai batean, artearen (Quercus ilex) egurrarekin egiten ziren, hemen ikusten ditugunak bezala. Baina hauek zainketa bereziak behar zituzte egoera onean mantentzeko. Gaur egun, nylona edo polipropilenoa bezalako material sintetikoak erabiltzen dira.

Materialak aldatzeak aldaketa handiak ekarri ditu berekin; lehenengoa da egungo piezek ez dutela hainbeste zaintza behar, eta, horren ondorioz, piezak eta bolatokia zaintzeaz arduratzen den pertsona pixkanaka desagertzen ari da.

Gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo dokumentu (PDF) hau kontsulta dezakezu.

Piezaren nondik norakoa:

Aitziber Makazaga bola-jokalari zeraindarrari egindako elkarrizketa: