Albisteak

Sagardo Astea urriaren 9tik 19ra

2024/09/04

Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da. Programak kirikoketa erakustaldiak eta bisita antzeztuak barne hartzen ditu. Urriaren 12an eta 19an Legazpiko Chillida Lantokira bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan

Arineketan taldearen kontzertua urriaren 5ean dolarean

2024/09/04

Arratsaldeko 18:00etan izango da eta espazioara egokituz, emanaldiko musika guztiz akustikoa izango da. Autobus zerbitzua izango da Zumarragatik

Sagar zuku esperientzia eta sagardotegian bazkaria

2024/09/04

Egin zure sagar zukua eta izan zaitez sagardogile egun batez! Egun pasa ederra familian egiteko!

Oihane Vicente eta Oier Fernández sortzaileei elkarrizketa

2024/08/20

"Igartubizia" eduki digitalen egitasmoaren barne. Bi sortzaileak, dantza, natura eta sormena uztartzen dituzte eskaintzen dituzten familientzako tailerretan

Landa ingurunean girotutako filmak

2024/07/12

Landatartasunen inguruko hausnarketa ahalbidetu eta bultzatzea helburu duen Zinemateka egitasmoaren baitan

Artatxikia ahanzturan

2024/07/04

Ameriketako artoa iritsi aurretik, euskaldunak gaur artatxikia bezala ezagutzen den alea landu eta jaten zuen

Uda honetan, bizi Igartubeiti!

2024/06/24

Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!

Gau magikoa

2024/06/21

Udako solstizio egunean edo San Juan gauean, eguzkiak gaina joko du eta udarari hasiera emango diogu

Koldobika Jauregi joan zaigu

2024/06/17

Hona hemen gure omenaldi xumea

Buztinezko artelanak eta karikaturak

2024/06/13

Udalekuko taldeentzat Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak antolatutako tailerrak

Josebe Blanco artzainari eta idazleari elkarrizketa

2024/04/23

Liburuaren eguna dela eta

Igartubeiti Baserriko artaburuak aletzeko erabiltzen zen astoari buruzko azalpena Biba Zuek saioan

2024/04/04

Artaburu garbiak artoa jotzeko astoan aletzen dira mazo bidez. Astoa azpian zuloak dituen enbor hustu bat da

PATRIM 4.0 proiektuaren kick off meeting-ari hasiera eman zaio

2024/04/02

Igartubeiti Baserri Museoak proiektuan parte hartuko du 2024tik 2027ra bitartean, beste 13 bazkideekin batera

Sagar zukua egiteko aukera, bisita gidatu bereziak, dastaketak eta familientzako jolasak Aste Santuan

2024/03/19

“Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez Euskal gastronomian murgildu, pintxo bat dastatuz eta txotx eginez. Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko

Elkarrizketa eta familientzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko

2024/03/08

Bittori Idiakez, Ezkioko ostatua 54 urtetan kudeatu zuen emakumea elkarrizketatu dugu. Martxoaren 9an, larunbatean, "Lihoa eta emakumeak" familientzako tailerra

Barrikote: sagardo kulturaren festa

2024/02/21

Barrikotea ospatuko dugu Igartubeitin, martxoaren 16an. Festa arratsaldeko 16:30etan hasiko da, eta 19:00ak arte luzatuko da programazioaren barruan antolatu ditugun jarduera anitzekin

Igartubeitiko habe-dolarearen funtzionamendua Biba Zuek saioan

2024/02/13

Habe dolare erraldoia da eraikinaren bihotza, sagardo zukua egiteko erabiltzen zutena. Tramankulu izugarri honen haritzezko habeek ezartzen zuten etxearen garaiera eta luzera

Koplaz kopla eta baserriz baserri: horrela ospatzen da Santa Ageda bezpera

2024/02/03

Herri askotako bizilagunek baserritar jantziak ipini, makilak, argiak eta saskiak hartu eta baserriz baserri edo etxez etxe kantuan eta eskean joateko ohitura oraindik ere indartsu mantentzen duten usadioa da.

Txotx!

2024/01/18

Txotx denboraldia hasi da, lagun taldeak, senar-emazteak, familiak eta bisitariak sagardotegietara joaten dira sagardoa zuzenean kupelatik dastatzera. Sagardogilea kupela irekitzeaz arduratzen da, Txotx! oihukatuz. Pertsona bakoitzak bere edalontzia makurtzen du, sagardoak pareta batean hautsi eta txinparta sortu arte. Horrela, kupela bakoitzaren barietate eta ñabardurak dasta daitezke, sagardoa egiteko erabili diren sagarren arabera aldatzen direnak

Artxiboa