Albisteak

Nathalia Heim-en Lurraldeak [Territorias] erakusketa, Igartubeitiko PATRIM+ egonaldi artistikoaren emaitza, Urola Garaiko Emakumeen Etxean

2020/01/27

Urtarrilak 27tik martxoak 31era ikusgai izango den erakusketa hau 2019ko uztailean hasitako prozesu baten emaitza da, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren testuinguruan. Igartubeitin izan zen erakusketa 2019ko irailetik abendura.

Urtarrila neguaren bihotza

2020/01/11

Urtarrilarekin urteari hasiera eman badiogu ere, neguak gurekin jarraitzen du; baserriak historian zehar ongi ikasi du neguak zer dakarren, ondorioz etxe barrura pausatzen du begirada. Garai honetan baserritarrak urte osorako jarduna antolatzen hasten dira. Beste zenbaitek aldiz, urte hasiera, sagardo uzta berriarekin lotuko dute. Urtarrilean hasten da txotx denboraldia, honela sagardotegiak ateak irekitzen dituzte beraien sagardoa kupeletik dastatzeko, botiletan sartu aurretik.

Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 4” argitalpen Ilustratua aurkezten dute

2019/12/21

Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun bostgarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Abendua Igartubeitin

2019/12/15

Abenduarekin batera datorkigu negua. Hilabete honek ordea gure lurretan barrena izendapen ugari jaso ditu: loia edo lotazila (lo egiteko hilabetea), neguila, beltzila edota hotzaroa. Gaur erabiltzen dugun abendu hitzak ordea beste esanahi bat du, beste modu batera baina neguarekin ere lotu dezakeguna, izan ere latinezko “adventus” hitzetik dator, “jainkoaren etorrera” esan nahiko lukeena. Neguak beraz, bere hasieran eten bat dakar, atseden bat eta lo zorro bat, batez ere gure inguruan nabarituko duguna. Eta baserriak historian zehar neguak zekarren eraldaketara egokitu behar izan du: hotzera, ilunera eta bustira alegia.

Igartubeiti PATRIM + sareko Irisgarritasunari buruzko Jardunaldian, Colungoko Udalean

2019/11/27

Igartubeititik azaroak 21ean ondorengo jardunaldian parte hartu dugu, "Jornada de Accesibilidad en Centros de Interpretación y Museos", Colungoko udalean eta "Centro del Arte Ruprestre del Parque Cultural del Río Vero"-n, PATRIM+ sareko ekipamenduan.

Azaroa Igartubeitin

2019/11/03

Azaroko hilabeteak udazkenean erabat murgildu gaitu, azken txanpan sartzeraino. Sagar lanak egin da, baserria azkeneko uztak jaso eta bere barnean ongi jasotzeko ahaleginetan ibiliko da, ganbarak erruz betetzerarte. Sinesmenek ere izango dute zeresana azaroan, arimari lotuta. Eta aldi berean baratzea negurako landareez beteko dugu, eta baita haziez, azaroa “hazi-aroa” baita. Ingurunea berriz azken hostoak galtzen hasiko da, baina hostoaz gain gure lurrak ezkurrez beteko dira, kirris-karras gure oinpean eta txerrien ahotan ibiltzeko...

Urriak 26 larunbata, ezingo da baserria bisitatu

2019/10/22

Grabaketa batzuk direla eta, larunbata, urriak 26 baserria itxita egongo da. Hala ere interpretazio zentroa ikusteko aukera egongo da. Barkatu eragozpenak.

Sagardo Aste borobila aurtengoa

2019/10/18

18. edizioa izan da aurtengoa, sagar prentsaketez gain, Kirikoketa, antzezpenak eta erakusketak ere izan ditugu ikusgai.

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Asterik jasangarriena eta irisgarriena ospatuko du urriaren 9tik 18ra

2019/10/07

Baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarra izango da. Hitzorduak antzezpenak, kirikoketa erakustaldiak, inguruko jatetxeetan dastaketak eta erakusketak barne hartzen ditu. Aurtengo berritasunen artean, museoak eragozpen fisikoak kendu ditu eta bertako baserritarrekin bat egin du zanpatutako sagarra Igartubeitikoa eta bere ingurukoa izateko.

SagarArte, artista garaikideak sagarraren kultura lantzen duten erakusketa

2019/10/06

Erakusketa abenduak 29arte izango da ikusgai. Proposamen berri hau Ezkioko jatetxeetan egingo diren dastaketekin batera dator.

Urria Igartubeitin

2019/10/02

Urriak Euskal Herrian amaiera eta aldi berean hasiera esan nahi du. Nolatan? Bada urriarekin udazkena datorrelako. Baserritarren ahotan “udaitzena” zen, hau da, udararen azkena. Baina bestetik, neguaren ataria adierazten digu, beraz aldi berean hasiera ere bai. Baserritarrek gogotik lan egin beharreko garaia. Batez ere negura begira adi ibili beharreko garaia, ganbarak betetzen hastekoa. Hasiera honetan batetik baratzeari dagokionean udarako azken uztak jasotzen jarraituko dugu eta negura begirako zenbait landaketa egin edota lurra zaintzeko hainbat jarduera egin daitezke.

Donostiako Udalaren Txistulari taldea Igartubeiti baserriko dolarean

2019/09/17

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 5ean, arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

PATRIM+ egonaldiak bere itzala utzi du Igartubeitin

2019/09/16

Lau astez, INTEREG-POCTEFA-k diruz lagundutako PATRIM+ mugaz gaindiko egonaldia museoan museoan nola bizi izan dugun kontatu dugu. Nathalia Heim artista bisualak Lurraldeak [Territorias] erakusketa sortzeko jarraitu duen prozesua ez da oharkabean joan. Barnera zaitez PATRIM+ egonaldian!

Igartubeiti baserri museoak Nathalia Heim-en Lurraldeak [Territorias] erakusketa, PATRIM+ egonaldi artistikoaren emaitza, aurkezten du

2019/09/12

Erakusketa hau 2019ko uztailean hasitako prozesu baten emaitza da, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren testuinguruan.

Iraila Igartubeitin

2019/08/30

Herri jakinduriaren arabera, iraila iratzearen hilabetea dela esaten da, eta arrazoi faltarik ez. Iratzea, garoa izendatzeko beste izen bat da. Ikusiko dugun moduan, irailean garoak garrantzia handia izan du historian zehar, udazkenerako eta negurako ezinbesteko konpainia izan baita baserritarrentzat. Garoak baserrietan izan duen garrantziaren adierazle da Txomin Agirre idazleak 1912. urtean argitaratu zuen Garoa izeneko eleberri ospetsua.

Igartubeiti dantzan! erakusketa

2019/08/06

Erakusketa honek Igartubeiti baserrian filmatutako Dantza-ren iruditerian murgildu nahi du bisitaria. Urriak 1 arte ikusgai.

Nathalia Heim artistak emakumeek lurraldearekin duten harreman poetikoa irudikatzen du Igartubeiti museoan PATRIM+ erresidentziaren barne

2019/08/05

Artista bisualak Patrim+ mugaz gaindiko erresidentzian burututako bere lanaren lehen fasea amaitu du eta irailean Igartubeiti Museoan (Ezkio, Gipuzkoa), elkarlaneko instalazio baten bitartez, esku-hartze batean bihurtuko da. Jarduera hau pirinioetako emakumeen kartografi berriaren parte izango da, Ariège eta Haute-Garonne arteko europar lankidetza proiektuaren barne, Frantzian, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian.

Abuztua Igartubeitin

2019/08/02

Abuztuko esaerak honela dio: “abuztuan azkenerantz, eguna doa indar beherantz”.

Manu Izagirre joan zaigu

2019/07/22

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare historikoaren sailean teknikari gisa urtetan jardun duen Manu Izagirre zendu da.

Artxiboa