Errege-Sagarrezko Zopa hotza, kanela izotzarekin

Osagaiak: 500 gr. Errege-sagar, 200 gr ur, 50 gr azukre, 150 gr sagardo, bainilla. Kanela izotzarentzat: 300 gr. Azukre, 3 kanela zotz, 200 gr esne-gain, 1000 gr esne eta 200 gr gorringo (10 gorringo)

Zopa egiteko prozesua:
Zuritu, bihotza kendu eta errege-sagarrak zortzirenetan moztu. Ipini plaka batean eta bota horien gainean bainilla irekia, ura eta sagardoa. Plaka estali, eta guztia 180 ºC-an egosi 50 minutuz. Labetik atera plaka, epeltzen utzi, eta dena sukaldeko robotean pasatu, hortik ateratzen den zukua iragazi txinatar iragazi fin-fin batekin; hoztu eta gorde.

Izotza egiteko:
Irakin esnea, esne-gain likidoa eta kanela zotzak; lurrindu dadin. Nahastu gorringoak eta azukrea, aurretik gorde den esne pixka batekin. Iragazi iragazki txinaterrik eta bota irakindako nahasturara. Egosi dena 85 ºC-an 3 minutuz, loditu arte. Hoztu, kendu kanela zotzak, bota kanela-hautsa, eta mantekatu izozki makinan

Platera muntatzeko:

Jarri plater batean bizkotxo-disko bat. Jarri bizkotxo-diskoaren gainean kanela izozkiaren quenelle bat. Isuri zopa eta apaintzeko zoparen gainetik sagar-kubo egosi batzuk bota