Sagar erreak sagardo ukituarekin

Osagaiak (4 lagunentzako) 4 sagar (ezkioko sagarrak edo errezil motatakoak) Baso erdi ur Sagardo basokada Azukrea

Prestakuntza

Lehenengo sagarrak ondo garbitu.
Bigarren, buztana aldetik sagarrak irekin, enbutu forma emanez (haundiegia izan gabe irekiera)
Hirugarrenik, sagarrak ontzi batean jarri (ontzia sakona bada, hobe, likidoa ez galtzeko)
Laugarren: baso erdi ur bota.
Bosgarren: Sagardoa sagar gainetik botako dugu, zuloak ondo betez.
Seigarren: azukre pixkat botako dugu sagarren gainetik.
Azkenik labean sartu. Eta egiten doazen heinean, lehortzen joango balira, sagardo gehio bota.
Jakiteko noiz dauden eginda, aizto batekin zulatu eta xamurrak badaude, listo! Jateko prest daude. On egin!
Hala ez bada, segi labean berotzen.
Labea 200 gradutan goitik eta behetik berotzen (labearen arabera)