Patrim +

Igartubeiti baserri museoa, PATRIM+-en, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroen ondare sarearen partaide da. Sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirineoetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da. Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute. 2017an proiektuak POCTEFA finantziazioa lortu zuen 4 urtetarako, 2021 arte.

PATRIM +, Europar Batasunak sortutako Interreg V-A Espainia-Frantzia Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez, EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsei esker lagundutakoa da.

Interreg Logotipoa

 

 

 

POCTEFA

POCTEFA 2014-2020, INTERREG Espainia-Frantzia-Andorra Programaren akronimoa da. Hiru lurralde hauen arteko garapen jasangarria sustatzeko asmoz sortutako lurralde lankidetzarako europar programa da.

POCTEFA 2014-2020 ingurune honetako sare sozial eta ekonomikoa sendotzera zuzendutako komunitate finantza laguntzarako bostgarren belaunaldia da. Lekuko garapen zentzuzkoa, iraunkorra eta integratzailea babestuz, POCTEFAk, Programan parte hartzen duten Pirinioetako bi aldeetako eta itsasertzeko aktoreek diseinatutako eta kudeatutako mugaldeko lankidetza proiektuak batera finantzatzen ditu.
Programak, eskualdeko garapen jasangarria eta kohesioa lortzeko, lurraldearen garapen ezberdintasunak murrizten, eskualdeen arteko indarrak batzen laguntzen du. Hitz batez, europar funtsei esker, programak bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzen laguntzen du.

Sareko ekipamenduak:

Patrim+, Helburuak:

  • Ondareari balioa ematerakoan estrategia bateratu partekatuetaz hornitzeko lurraldeari gaitasuna ematea, ingurumenarekiko errespetuzko tokiko garapen turistikoa kontutan izanik.
  • Sektoreko eragile ezberdinen artean sinergiak garatzea, aliantzak eta lankidetza sareak bideratzea, eskualdean irabazi eta berrikuntza aukerak ikertzeko asmoz, baita ondare eta arte eremuen arteko gurutzatze guneak sustatzeko asmoz ere.

PATRIM+, Balioak:

Jasangarritasuna, irisgarritasuna eta genero berdintasuna dira.


Sare hau INTERRREG POCTEFA europar proiektuaren ondorio da, finantziazioaren bitartez, sare berria, PATRIM + sortu baita.

PATRIM + sarearen emaitzetako batzu Igartubeitin: