"Lurraldea, tradizioa eta transmisioa" topaketa
Lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa eta hausnarketarako gunea. Baserria, oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizia, leku ezin hobea da kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eskaini eztabaidatzeko. Otsailaren 19an, Patrim 4.0 proiektuaren barne
Familientzako tailerra eta solasaldi-dastaketa "Nagusia hil da. Erlauntzaren inguruko erritua" erakusketaren osagarri
"Baserriko argiaren magia" familientzako tailerra urtarrilaren 17an izango da, 16:30etatik aurrera. Otsailaren 22an, aldiz, Jon Etxeberria erlezain ataundarrak "Erleak eta eztia" solasaldia eskainiko du 11:00etan. Ondoren, ezti ezberdinen dastaketa izango da
Bisita gidatua eta familientzako tailerra "Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketaren osagarri
Urtarrilaren 25ean Ibon Telleria komisarioak bisita gidatua eskainiko du. “Harrizko azala” familientzako tailerra otsailaren 7an izango da, Maushaus-en eskutik
Euskararen Nazioarteko Eguna: hitz galduak landatzen!
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta baserriko eta landa eremuko "hitz galduak" ereingo ditugu. “Hitz galduak landatzen” ekimenaren bidez, gaur egun hainbeste erabiltzen ez diren baina garai batetan egunerokotasunean erabiltzen ziren hitzak berreskuratuko ditugu.
Patrim 4.0 Egoitza artistikoa Igartubeiti Baserri Museoan
PATRIM 4.0 kultura-ondarea berritzeko eta sormenez kudeatzeko Pirinioetako sarearen esparruan, Igartubeiti Baserri Museoak egoitza artistikoa jarri du abian Ezkion. Egoitza EFA 127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren parte da. Proiektu horren helburua da kulturak eta turismo iraunkorrak Pirinioetako garapen ekonomikoan, gizarteratzean eta gizarte-berrikuntzan duten zeregina indartzea
Igartubeiti baserria eta "Gaua" filma
Igartubeiti baserria zinema aretoetan ikusgai dagoen Gaua filmaren eszenatokia.
"Ziarraize" filmaren emanaldia eta solasaldia
Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne
“Nagusia hil da. Erlauntzaren inguruko erritua” erakusketa ikusgai Igartubeiti baserrian
Galbahe beka-ren lehen edizioari esker, Miriam Montano de Juanek eta Telmo Sánchez Ugaldek garatutako sei hilabeteko ikerketaren emaitza da. Baserrian kokatua, erakusketak aztertzen du erleen, heriotzaren eta errituen arteko harremana, eskulturak, proiekzioak eta inpresioak artikulatuz ondare etnografikoa berreraikitzen dutenak.
"Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketa Igartubeitin
Interpretazio zentroan ikusgai dago eta Euskadiko Arkitektura Institutuaren erakusketa da. Ibon Telleriak eta Jon Arcarazek komisariatu dute. Igartubeiti Baserri Museora iritsi da, Institutuaren Donostiako egoitzan aurkeztu ondoren, 2025eko uztailean
"Ziarraize", Aurizberrin elkarlanean egindako filma Igartubeitin
Azaroaren 8an, 17:00etatik aurrera. Filma eskaini ondoren ekoiztetxe eta filmean parte hartu zuten Aurizberriko biztanleekin solasaldia izango da. Jarduera hau Landa Eremuko Emakumeen eta Zinemaren Ziklo Nazionalaren barne kokatzen da
"Kirikoketa erritmotik txalapartara" belaunaldiarteko tailerra
Igartubeiti Baserri Museoak antolatua, POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren "Jakintzen Hibridazioa" ekimenaren barne
Pieza berria MusealiaK espazioan: azeri-zepoa
Urritik martxora bitarte MusealiaK proiektuaren harira Igartubeitin erakusgai izango dugun pieza azeri-zepoa izango da. Baserrietan eta bereziki artzainen artean horrelako tresnek aziendak babesteko izan zuten paperean murgilduko gara.
"Iraganeko eraikuntzak etorkizuna sortzeko" famili tailerra
"Ondarea eraikitzen" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera
Sagardo Astea urriaren 8tik 18ra
Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da. Programak kirikoketa erakustaldiak eta bisita antzeztuak barne hartzen ditu. Urriaren 11ean eta 18an Legazpiko Fabrikara bisita gidatua eskainiko da gazteleraz arratsaldeko 17:00etan
“Itsaso bat esku artean” ikuskizuna
Antioko XLII. Musikaldiaren baitan Igartubeiti Baserrian urriaren 4ean
Auzolan erritmoak festa giroan
Baserriak elkarrekin komunikatzeko lan-tresna gisa sortu zen txalaparta, ondorengo festa girorako deia gisa. Kirikoketa joeraren mezuak ere gauza bera adierazten zuen, sagarra jotzearen lana amaituta, festarako unea zetorrela
Uztailarekin batera, iritsi da uzta jasotzeko garaia
Urteko zazpigarren hilak uztaila izena jasotzen du, hots, uztaren hila. Hala dio, behintzat, esaera zaharrak: uztailean igitaia eskuan.
Igartubeiti, “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” erakusketan
Erakusketak euskal landa-ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Euskadiko Arkitektura Institutuan ikusgai irailaren 14ra arte
Udan, bizi Igartubeiti!
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!
Fermin Leizaola joan zaigu
Etnografoa, artzaintzan aditua, lan paregabea egin zuen euskal ondarea jasotzen, katalogatzen eta ikertzen

